Honako
lan hauetan erabiltzekoa:
Shuri-te eta Tomari-te katetan begirada eta teknika
batera erabiltzen dira.
Naha-te katetan, erasotu nahi den puntuan begiratu
egiten da lehenbizi, eta ondoren erabiltzen
da teknika.
UKES
(defentsak)
Defentsa
ohikoenak honako hauek dira:
Shuto uke: Goitik beherako mugimendu borobila
eginez gauzatzen da, 45 graduko irteera duena.
Soto uke/Uchi uke: bi teknika hauek kontrajarriak
dira gure estiloan, Soto (kanpoaldera) eta Uchi
(barrualdera) kontzeptuak hartzen baitira.
Taisabaki: Taisabaki: "Gorputzaren kontrola".
Kokapen-aldaketa baten bidez arerioaren erasoa ekiditzea
ahalbideratzen du. Lana naturalagoa da eta kokapen-aldaketaren
eta erantzunaren arteko aldea ahalik eta laburrena
izatea bilatzen du. Batzuetan, eta goi-mailako gerrikoek
beti ere, defentsa eta aurretiko erasoa batera egiten
dituzte. Defentsak era naturalean egiten dira, taisabakiz,
arnasketa azkar eta motzaz, eta honek defentsak
indar handiagoz eta arinago gauzatzen laguntzen
du.