|
GERIS
(oina
edo hankako teknika)
Normalean
oina edo hankako teknikak lau mailatan gauzatzen dira,
gehienak chyu-dan eta gedan mailatan egiten badira
ere.
Yo-dan goi aldeko teknikak (burua)
Chyu-dan erdi-aldeko mailak (gerria)
Ge-dan behe-aldeko teknika (izterrak)
Sai Ge-dan oso behe-aldeko teknikak (fumikomi)
Mugimendu borobilak eta jauziak (tobi-geri) ere erabiltzen
dira. Yodan mailako ostikadak kirol mailako karateri
begira erabiltzen dira. Kihon teknika gehienetan Koshi-z
egiten da eraso. Kumite tekniketan haisoku-z erasotzea
zilegi da. Oso teknika berezia behatzen behealdearekin
(koshi) egiten den Kin geria da.
|