Oinarrian Karate-Kempo eskola da "Shin-do Jinen Ryu" estiloan
"Ryobu-kan" eskolarekin duen harreman zuzenatik datorkiona.
Sei-Shin-Ryu estiloaren osagarriak izan daitezkeenak honako
hauek dira: Ko-budo (armetan trebakuntza), Ju-jitsu
(norberaren defentsa) eta Iai-do (japoniar ezpataren
erabilera) eta garapen oso bat bilatzen du.
Espainian, Kazuo Kikuchi maisuari ikasitakoari
eusten dio Koichi Yaekazura, ahal den neurrian
eta betiko Karate-ren barruan.
Sei-Shin-Ryu eskolaren helburua eta arrazoia honako hauetan
oinarritzen da: "Askatasuna", "Norberaren garapena", "Indarkeriarik
gabeko Pakea" eta "Independientea" da. Karateari buruz
daukan ideia orokorra da eta beraz, osotasun bat bezala
ulertzen du gauzapen zuzeneko tekniketatik, Ko-budo, Ju-jitsu
eta Iai-do-raino. Halaber, giza-gorputzeko 86 puntu garrantzitsuenen
inguruan egiten du lan. Teknika hauek borroka batean aplikatzea
oso arriskutsua zenez, Sei-Shin-Ryu estiloak debekatua
zuen beste estilo batzuen aurka aritzea.
Garapenaren
araberakoa da lana eta hastapenetan oinarriak eta potentzia
lantzen diren bitartean -bai erasoan "atemi", bai defentsan
"uke", aurreragoko mailetan eta goi-mailetan batez ere,
ez da bilatzen geldiketen indarra eta ikusgarritasuna,
beste estilo batzuetan bezala, taisabaki-lana (erasoei
bazter egitea) baizik, gune garrantzitsuetan eta junturetan
eraso bortitzak eginez.
Sei-Shin-Ryu
estiloaren ezaugarri nagusiak bizkortasuna, taisabakia
(erasoei izkin egitea) eta goiko posturak.
Lan honek isla ona dauka "TAISABAKI" eta "ZENGO-ITSEN-NAIFANCHIN"
katetan. Naifanchin katak:
Taisabaki Katak Shyo-dan, Ni-dan, San-dan, Yo-dan,
Go-dan.
Naifanchin Katak Zengo itsen, Shyo-dan, Ni-dan,
San-dan.