ESKOLA EZAUGARRIAK ANTOLAKETA KATAK KONTZEPTUAK
 
:: EZAUGARRIAK::
aurkezpena maai kokyu dachis ashi sabaki chakugan ukes
mailak grabitate zentroa koshi geris

 

UKES (defentsak)

Defentsa ohikoenak honako hauek dira:

Shuto uke: Goitik beherako mugimendu borobila eginez gauzatzen da, 45 graduko irteera duena.

Soto uke/Uchi uke: bi teknika hauek kontrajarriak dira gure estiloan, Soto (kanpoaldera) eta Uchi (barrualdera) kontzeptuak hartzen baitira.

Taisabaki: Taisabaki: "Gorputzaren kontrola". Kokapen-aldaketa baten bidez arerioaren erasoa ekiditzea ahalbideratzen du. Lana naturalagoa da eta kokapen-aldaketaren eta erantzunaren arteko aldea ahalik eta laburrena izatea bilatzen du. Batzuetan, eta goi-mailako gerrikoek beti ere, defentsa eta aurretiko erasoa batera egiten dituzte. Defentsak era naturalean egiten dira, taisabakiz, arnasketa azkar eta motzaz, eta honek defentsak indar handiagoz eta arinago gauzatzen laguntzen du.


CHAKUGAN/ME-SEN (begirada)

Honako lan hauetan erabiltzekoa:

Shuri-te eta Tomari-te katetan begirada eta teknika batera erabiltzen dira.

Naha-te katetan, erasotu nahi den puntuan begiratu egiten da lehenbizi, eta ondoren erabiltzen da teknika.