ESKOLA EZAUGARRIAK ANTOLAKETA KATAK KONTZEPTUAK

:: CONCEPTOS ::
presentación dachis te geris erasoko zonaldeak ukes

DACHIS (posizioak)

Seiza Belauniko, oinlepoak zoruan jarrita (mutilak, hankak 45 graduko separazioarekin eta neskak hankak elkartuta).
Anza Eserita, hankak gurutzaturik.
Heisoku-dachi Hankak tente, oinak paralelo elkarturik aurrera begira.
Kaihei-dachi
(Musubi-dachi)
Hankak tente eta orpoak elkarturik, oinen puntak 45 graduko anguluan.
Heiko-dachi Hankak aldendurik, oinek hartutako zabalera sorbaldena bera da, hauek paralelo eta aurrera begira daude.

Hachiji-dachi
(Soto-hachiji-dachi)

Hankak aldendurik sorbalden zabalera berean, oinetako puntak 45 graduko anguluan.
Zenkutsu dachi Atzeko hanka zabal-zabalik dago eta bere oina lurrean ondo jarrita eta 45 graduko anguluan kanporuntz; aurreko hanka flexionaturik dago eta bere belauna oinlepoarekin perpendicular, zabalera aldakarena da
Shiko-dachi Hankak sorbalden zabaleraren doblea zabalduta eta flexionaturik. Oinetako behatzak 45 graduko anguluan.
Moro-dachi Oinen arteko zabalera sorbaldek duten bera da eta luzeera aurreruntz emandako urrats batena. Normalean aurreraturik dagoen oinaren orpoa eta atzean dagoen oinaren behatzak batera egoten dira.
Neko-ashi-dachi

Aurrean dagoen hanka flexionaturik dago eta oinaren koshiren gainean presiorik gabe jarrita; atzekoa, berriz, oso okerturik eta oina 45 gradutan kanporuntz dago; bien arteko luzeera urrats batena da gutxi gora behera.

Kosa-dachi Atzeko hanka aurrekoaren atzetik gurutzatzen da eta soina aurrera begira.
Kake-ashi-dachi Atzeko hanka aurrekoaren atzetik gurutzatzen da eta soina hanmi-n dago.
Ipon-ashi Dachi
(Sagi-ashi Dachi,
Turo
-ashi Dachi)
Hanka bakar baten gainean (era ezberdinetan gauzatu daiteke).
Naifanchin-dachi Hankak banandurik sorbalden luzeera eta erdian; hankak okerturik eta oinak paralelo aurrera begira; erpuruak altxaturik daude.
Nigeashi-dachi Oinen arteko distantzia, Zenkutsu-dachin bésala, orpoak Imnea berean daude eta oinetako behatzak 45 gradutan daude. Aurreko hanka luzatuta dago atzekoa flexionaturik.
Kokutsu-dachi Aurreko oina aurreruntz, atzeko oineko orpoaren ondoan; aurreko oina erdi flexionaturik dago eta orpoa pittin bat altxaturik; atzeko hanka oso flexionaturik dago eta bai bere belauna bai oina kanporuntz daude 45 gradutan. Kihon-en, i oinak aurreruntz.
Sanchin-dachi Hankak sorbalden arteko distantzia berean zabaldurik; atzeko oineko behatzak aurreko oineko orpoak baino aurreraxeago; bi oinak barrura begira.

DACHIS (beste eskola batzuei dagozkienak)
Teiji dachi Aurreko hankeko oina aurrera begira eta atzekoak 90 graduko angulua: aurreko oineko orpoa atzekoarekin elkartzen da.
Renoji-dachi Aurreko hankeko oina aurreruntz eta atzekoak 90 graduko angulua aurreko oineko orpoa atzekoarekin elkartzen da.
Uchi-hachiji-dachi Hankak zabaldurik, oinen arteko distantzia eta sorbalden artekoa bera da. Hauen muturrak barrurantz daude.
Fudo-dachi
(Sochin-dachi)
Koba-dachi eta zenkutsu-dchi-ren arteko posizioa. Hankak flexionaturik eta oinak paralelo eta 45 gradutan aurrera begiratuz gero; atzeko hankeko orpoa aurreko hankeko behatzen ondoan. Soina hanmi-n dago.
Hangetsu-dachi Sanchin-dchi bezalakoa da, baina oinen arteko separazioa zenkutsu-dachi-n bezalakoa da eta atzeko oina aurrera begira dago.

Kiba-dachi

Hankak aldendurik eta flexionaturik. Oinen arteko zabalera oinen artekoa gehi erdia da eta paralelo jarrita aurrera begira daude.