KARATE-DOren IDEIA OROKORRAK
Karate-do-k
ere beste arte martzial guztiek daramaten bide bera darama.
K.A.ko 3000 urtean Indiako tenpluetatik Txinara iragan zen,
baina datu historikoak gure Aroko 450 urtekoak dira. K.O.go
600 urtearen inguruan Okinawa irlara iragan zen eta bertatik
XIX. Mendeaaren bukaeran Japoniara iritsi zen eta hemen,
MABUNI, FUNAKOSHI, MIYAGUI maisuak eta beste batzuk
hasi ziren garatzen eta arautzen egun karate moderno gisa
ezagutzen duguna.
Garapen fisikoari Budismo-Zen-en espiritu-mailako
iharduerak eta maisuen ezaguera gehitzen zaizkio.
KARATE-Dok
"armarik gabeko borrokabidea" du esanahia.
KARA = hutsik
TE = esku
DO = bidea
Nolanahi
ere, KARA hitzak gure barnearen edo gogoaren garbitasuna
eta oreka islatzen du eta eragin moral txar guztietatik
aske izatea ere bai. KARA gure barruko hutsunea da.
|