|
KAZUO KIKUCHI
|
|
Kazuo
Kikuchi irakaslea Tokion jaio zen 1925ean. Oso
gaztetik jarri zuen arreta arte martzialetan eta
Aikidon hasi zen Morihei Ueshiba irakaslearekin.
Urte bakar batean lortu zuen gerriko beltza.
1940ean gertatu zen hau, berak 15 urte zituela.
Bere
irakasleak
|
Dena dela, Kikuchi irakasleak mota hau Goshin-Yutsu-ren
zati bat zelakoan, dinamikoagoa eta bortitzagoa izango zen
zerbaiten bila hasi zen. Bere inguruan aurkitu ezinik, eta
diru-falta zela eta urrunago joaterik ez zeukanez, "Hari"
eta "Siatsu" ikasteari ekin zion (akupuntura eta digitopuntura).
Ikasten 2 urte eman ondoren, 1942an erabaki zuen bidaiatzea
medikurik ez zeukaten herrietatik bere ezagupenak erabiliz.
Honek dirua lortzea ahalbideratu zion beste disziplina batzuk
lantzeko: Judo, Ken-do, Zyu-Zitsu, Iai-do, Shuri-ken
eta Ko-budo. Hortaz gain"Nihon"unibertsitatea ikasi
zuen. Munduko II Gerran boluntario gisa hartu zuen parte
(1944-1945). Garai honetan soldadu txinatar batekin harremanetan
hasi zen eta honek "Txinar Burruka" ezagutarazi zion.
II Gerra bukatuta, 1946an, Japoniara itzuli zen eta han
Kendo eta geroxeago "Karate Ryobu-kan" praktikatu zituen
Ryosuke Konishi-rekin -"Yasuhiro" goitizena zuena eta Shindo
Sizen Ryu estiloan irakaslea eta honako teknika hauetan
aditua: Ju-jitsu, Kendo, karate Kenpo eta
kenshi "Yagyu-Ryu"n. Bitartean Zuzenbidea ikasketak bukatzen
zituen "Chuo" unibertistatean eta 1953an Zientzia Politika-n
lizentziatu zen. Garai honetan Kikuchi irakasleak ez zuen
atsedenik izan, bere bizitza egunez ikastea eta gauez Kendo
eta Karate praktikatzea baitzen. Garai hartan oso jende
gutxik egiten zuen karatea eta beraz beste estilo batzuk
ere ikasi ahal izan zituen, tamamia Konishi maisuarekin
batera erabiltzen zuten beste irakasleek erakutsiak.
32
urte zituela politika arazoak izan zituen Konishi maisuarekin
eta aspalditik buruan zerabilkien ideia gauzatzeko aukera
izan zuen eta zuen ezagupen guztia bere planteamenduaren
arabera bakar batean bilduta, "Sei-Shin-Ryu karate-Kempo"
(1957-7-14) eskola inauguratu zuen. Karatea benetan
ezagutzeko eta bere ezaugarriak ahalik eta ondoen ezagutzeko,
beste estilo batzuk ere praktikatzearen garrantzia zen Kikuchi
maisuaren irizpidetako bat, haien filosofia aztertuz, eta
garrantzi handia ematen zitzaion goi-mailako gerrikoek beste
estilo batzuk ere ezagutzeari., baita Ko-budo praktika ere.
Emakumea Karate munduan sartzearen aldeko jarrera erakutsi
zuten lehenatakoa izan zen. beste maisu batzuek nahiko kostata
onartu zutena. Halaber, garai hartan nahikoa berria zen
urruneko irakaskuntza sistema abian jarri zuen eta 59. urtean
60 egoitza baino gehiago bazituen Japonian bakarrik.
|