Sei-Shin-Ryu
karate estiloa, Espainian oso ezaguna ez bada ere, jarraitzaile
ugari dauzka Japonian. KAZUO KIKUCHI irakasleak
eman zion hasiera 50ko hamarkadaren erdialdean. Kikuchi
irakasleak Shoto-kan, Goju-Ryu eta Shito-Ryu estiloak
landu zituen, Ryobu-Kan antzinako estiloaz gain. RYOSUKE
KONISHI (YASUHIRO) maisu handiaren ikaslea izan zen.
Abiadura handia eta izkin egitea dira bere ezaugarri
nagusiak. Erasoa, mugimendua galarazi eta junturetako
hausturak erabiltzen ditu. Ju-jitsu teknikak
lantzen ditu. Ko-budo ere hartzen du, besteak
beste. Horrez gain, "Bo", "Tonfa" eta"Sai". Estilo honetan
Iai-dori ematen zaio garrantzi handia, japoniar
ezpataren erabilerari hain zuzen.
1983az geroztik, Nishida Takashi irakasleak, 3. FUKU-KANCHO
(RESHI
6. DAN), Japoniako Minatoku-ko HOMBU-DOYO-TOKIOn ematen
zituen klaseak. Han sukurtsal asko daude, baita EEBBetan,
Filipinan, Australian eta Europan ere.
Europan KOICHI TAEZAKURA maisua da arduradun
nagusia. Egun klaseak Donostian (Euskal Herrian) ematen
ditu.