|
Karaten
eta arte martzialetan oso gazte hasi zen, bere aita Kokichi
Yaezakuraren babespean, arte martizaletan aditua, zuzenbidean
lizentziatua eta judo irakaslea Meizi unibertsitatean (Tokio).
Diplomatikoa izan zen eta Alemaniako Japoniar Enbaxadan
egiten zuen lan Munduko II Gerra hasi aurretik. Arte martzialetan
hau dena lortu zuen: judon 2. DAN, Aikidon 3. DAN, Shotokan
karaten 2. DAN eta Kempo japoniarrean 3. DAN.
1965an,
Koichi Yaezakura Europara abiatu zen eta Lyongo Unibertsitatean
2 urtean zehar hizkuntzak ikasi zituen. Handik eta Donostiako
"Judo Club" gimnasioan klaseak eman zituen unibertsitateko
ikaskide batek deitua Donostiara etorri zen eta bertan klaseak
emateari ekin zion.
KOITXI YAEZAKURA Hasieratik gogotik egin du lan Karateren
garapenean Gipuzkoan, graduen epai-mahaietan, epailaritzan,
txapelketen antolaketan, herrialde eta eskualde mailan hitzaldiak
etab., baita kirol hau oso ezaguna ez zenean ere. 1975tik
2000ra bitarte "KI"ri buruzko ikastaroak, dozena bat baino
gehiago, antolatu ditu Gipuzkoan (Lazkao, Hondarribian,
Oiartzun eta Donostian), baita Frantzian eta Irlandan ere.
Irlandan masaia energetikoaren eta "ki"ren gauzapenari buruzko
ikastaroak eman ditu.
Egun, KOICHI YAEZAKURA maisuak Sei-Shin Ryu estiloa ordezkatu
eta zuzentzen du Espainian eta Europan.

NORBERAREN DATUAK
IZENA: KOICHI
ABIZENAK: YAEZAKURA KANO
JAIOTZE-DATA: 6-11-1946
JAIO-LEKUA: TOKIO (JAPON)
HELBIDEA: Paseo José Miguel Barandiarán,
16-2º piso-3ª puerta
POSTAL KODEA: 20013
HIRIGUNEA: DONOSTIA.
HERRIALDEA: GIPUZKOA.
TELEFONOA/FAX: 943 27 95 40
MOBILA: 617 28 90 03

IKASKETAK
Elektrizitatean eta elektronikan perito teknikoa
Lyongo unibertsitatean (Frantzia) hizkuntzak.
Masaialaria (digitopuntura eta CON-KI masaia energetikoa)

HIZKUNTZAK
Japoniera, espainiera, ingelesera eta frantsesera.

ARTE MARTZIALETAKO TITULOAK
1967an - Karate-n 1. DAN Japonian.
1967an - Iai-do-n 1. DAN.
1969an - Jyu-jitsu 1. DAN Karaten
1969an - 2. DAN Japonian
1970ean - Iai-do-n 2. DAN
1971ean - Jyu-jitsu-n 2. DAN
1972an - karaten 3. DAN Japonian
1975ean - Karaten 4. DAN Japonian
1975ean - Iai-do-n 3. DAN
1975ean -Jyu-jitsu-n 3. DAN
1978an - Karate-n 1. DAN E.K.F.an (Barcelonan)
1979an - Full eta Light contact-en monitora E.K.F.an.
1983an - Karate monitorea E.K.F.an.
1983an - "SHIATSU ETA SHINDO-GYOKY"ri buruzko ikasketak
KISHI maisuaarekin.
1983an - Eskualdeko Kata-epailea
1985ean - KIri buruzko ikerketa eta arte martzialetan duen
gauzapena (Japon)
1986an - Karaten 2. DAN E.K.F.an (Madrid)
1990ean - Eskualde mailako entrenatzailea E.K.F.an (Bilbo)
1990ean - Eskualde mailako Kumite epailea
1991ean - Kata eta Kumite-ren eskualde-arteko epailea.
1991ean - KI energiari buruzko ikerketa KOZO NISHINO maisuarekin.
1994ean - KI energiari buruzko ikerketa KOZO NISHINO maisuarekin.
1997an - Sei-Shin-Ryu karate estiloan 5. DAN
|